XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Futbol-partidua ikasleentzat egoera ezaguna da, eta jende askorentzat oso erakargarria.

b) Kontutan hartzekoak dira testuinguruaren zailtasun linguistikoak.

Zenbait hitzek eta esaldik agian azalpenen bat beharko dute edo itzultzea ere bai.

Askotan ez da horrelako arriskurik izaten, ikasleekin batera moldatzen bait da egoera (ikus 6. 2. 6).

c) Azpimarratzen diren elementuek ez dute zailtasun berezirik formaren aldetik.

Singularra / pluralak argi azaltzen dira.

Eta gertatutakoa lehenaldikoa dela ere bai.

d) Testuinguru honetako funtzioa kritika da, ari zenbait adberbio lagun duela lantzen delarik.

e) Behin baino gehiagotan atera da ari, bi eratan gainera.

f) Ez da zaila honen antzeko egoerak asmatzea.

Adibidez, partidu beronen kritika, baina kontrako adberbioak erabiliz; telebistako emanaldiren baten edo mahaingururen baten kritika....

g) Egoera honetan kritika adierazten duten adberbioak erabiltzen dira.

Gero beste adberbio batzuk sar daitezke: primeran, zoragarri....

h) Egoeraren diseinuan 6.2.6 puntuan esango den eskuartekoz balia daiteke: marrazkiak, mimoak, gauza errealak, sketcha arbelean, edo agian H1ean iruzkinen bat egin daiteke.

i) Ez da batere zaila eskuarteko horien bitartez elizitazioa lortzea eta ereduak gogoan hartzea.

j) Ikasleak berriki ikusitako programaren baten kritika izan daiteke pertsonalizazioa egiteko bide erraza.

6.2.6. Egoera moldatzeko baliabideak.

Egoera jeneralean irakasleak ematen du, ahoz eman ere, ikasleei parte har dezaten dei eginez.

Adibidez, narrazioa eta elkarrizketa moldatuz (ikus D. 7).

Hona hemen irakasleak balia ditzakeen zenbait eskuarteko: - Beste zerbait lantzeko erabili den testuren batetik abiatu (entzumena, adibidez -3D. 2.1.3, eta 2.2.3-).

- Ikasgelaz baliatu (lekua eta ikasleak).

- Bideozintaren bateko sekuentzia edo eszenaren bat erabili eta hala berean mimoa, soinu-efektuak, komiki-banda, diapositibak, arbelean egindako marrazkiak, zenbait gauza, argazkiak....

Esandako baliabideok aurkeztuko den hizkuntzaren egoera mugatzeko eta gero aurkezteko balio izateaz aparte, hizkuntza testuen bidez aurkezteko ere balio dute (6.3).

6.2.7. Egoerak aukeratzeko erizpideak.

Item berriak aurkezterakoan miniegoerak erabiltzeak, lehen esan dugun bezala, garrantzi handia du ikasleari alor semantikoa eta pragmatikoa azaltzeko.

Alde horretatik, beti egongo da mikroegoerak erabiltzeko arrazoirik.

Baina, normalean, bi faktoreren harira erabaki beharko dira: Itema nolakoa den.

Egitura edo esponente baten esanahia bestela azaltzea zaila denean da egokia item berriak aurkezteko egoerara jotzea.

Jeneralean aproposa izan ohi da item funtzionalak aurkezteko.

Ikaslea.

Baliabide hau aukeratzerakoan kontutan eduki behar da, halaber, ikaslearen alderdia ere.

Jeneralean aurkezpen modu hau benetakoagoa iruditzen zaio ikasleari.

6.2.8. Egoera erabiltzearen arriskuak: artifizialtasuna.

Artifizialtasuna da arriskurik handiena (ikus 7.3).